XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gasteizko ABT-k balantze positiboa eginHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Ordezkaritzapean, Gasteizen dagoen Aholku eta Baliabidetegia (ABT) zentroak, edo
Zentro hau Gasteizko Adriano VI kalean (9, baju) kokatzen da.
Iragan ikasturtearen lehenengo hiru hilabetetan planifikazioa eta azpiegituraren sormenari dedikatuak izan ziren, gainontzekotan legezko eginkizunak betetzen ahalegindu zelarik.
ABT honek duen helbururik nagusienetarikoa materiale didaktikoak ematea da.
Era honetan, zentro bakoitzak, erosi ezin zituen materialeak, (bideoak, teleskopioak eta abar) ABT-en aurki ditzake.
Baina horretaz ez da geratzen zentro honen eginkizuna. Maleriale didaktiko horien errentagarritasuna lortzeko asmoz, Hezkuntza sailak irakasleen ikastaroak eratzen ditu, aparailu horien argibideak eta funtzionamendu arautegia emanez, geroxeago, ahalik eta aprobetxamendu gehien atera dezaten.
Bestalde, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Judizmendi eta hiri erdialdeko zentroei, Gasteizko ABT-k informazio, dokumentazio eta aholku teknikozko zerbitzu iraunkor batzuk eskaini die ikasturte osoan zehar.
Gasteizko Hezkuntza Udal Erakundeak ere lagundu dio iragan ikasturtean ABT-ren projektu honi, ikastetxe publikoek behar zituzten dirulaguntzak eta errekurtsoak emanez.
Bestalde, erakunde honek
Projektu honen bidez, irakasle hauek kubritu nahi dute, Gasteizko ikaslegoarengan bere hiriarekiko somatzen den ezagupen eza, bai historia, bizitza edo errekurtsoei buruz ere.
Talde honek hiria lau partetan banatu du: Parte Zaharra, Ekialdea, Mendebaldea eta Neoklasiko zabalgunea.
Zona bakoitzeko diapositibak, argibideak eta lan guztiak prestik daude hasi berria dugun ikasturte honetan erakutsi ahal izateko.
Azkenik, esan behar da ABT-ko arduradunen ustez, zentro honen funtzionamendua positibotzat jo daitekeela,